Inkestaren emaitza: 2022-2023 ikasturtea

Zumaia 2050ean: klima aldaketa

Erredakzioa 2023ko eka. 7a, 16:05

Inkestan parte hartu duten ia guztiek uste dute 2050erako igarriko direla klima aldaketaren ondorioak, gehienen iritziz, ondorio horiek oso arinak izango diren arren. Kezka gehien euri gutxiago egiteak eta, ondorioz, euri falta izateak eragiten die. Itsasoaren maila igotzea ere bada kezka iturri, eta arazo horri aurre egiteko pentsatzen dute herriak pixkanaka lekua utzi beharko liokeela urari.