Enplegua egonkortzeko lan eskaintzen behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu udalak

Intza Trula 2023ko eka. 6a, 15:00
(Zumaiako Udala).

Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren, haur teknikari laguntzailearen eta Ludotekako hezitzaileen hautaketa prozesuetako behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. 

Martxoan enplegua egonkortzeko zabaldutako lau plazen behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu udalak. Lan eskaintzak honakoak ziren: jardueretako eta ingurumeneko teknikaria, haur teknikari laguntzailea eta Ludotekako hezitzailea, eta erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da ekainaren 7tik 20ra bitartean (biak barne). 

Onartuen behin-behineko zerrendak ikus daitezke Zumaiako Udalaren webgunean