'Holy Spider' filma hautatu du Ostarrenak gaurko zineforum saiorako

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 1a, 09:00

Iaz kaleratutako thrillerra botako dute gaurko saioan. Zenbait sari eskuratu ditu filmak, tartean, Canneseko Zinemaldiko aktore onenarena. 

Teherango kazetari bat Mashhad hiri santuko ospe txarreneko auzoetan murgildu da, emakume-hilketa batzuk ikertzeko. Berehala konturatu da tokiko agintariek ez dutela presarik arazoa konpontzeko.

Gaur, osteguna, 19:00etan izango da emanaldia, Aita Mariko zine aretoan.