Goiko eta Gorka 'Donostia Grand Slam 2023'ko finalerdietan

Intza Trula 2023ko mai. 31a, 10:34
Goiko eta Gorka pilotariak (Utzitakoa).

Datorren larunbatean jokatuko diren finalerdietarako sailkatu dira Goiko eta Gorka pilotariak.

Goiko eta Gorka ‘Donostia Grand Slam 2023’ko finalerdietarako sailkatu dira Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako hirugarren eta azken jardunaldien emaitzen ondoren.

Lehen partida Erkiaga-Bailo eta Barandika-Zabalaren artean jokatu zen, azken hauen garaipenarekin. Bigarren partida Olharan-Basque eta Erik-Lekerika bikoteen artean jokatu zen, eta azken bikotea izan zen garaile.

Hori horrela izanik, A taldean Goiko eta Gorkak lortu dute lehen postuan sailkatzea, eta Barandika-Zabala sailkatu dira bigarren. B taldean berriz, Erik eta Leikerikak lortu dute lehen postua; eta Johan eta Lopezek osatzen duten bikotea berriz, bigarren sailkatu da.

Datorren larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, jokatuko dira finalerdiak Carmelo Balda Pilotalekuan. Goiko eta Gorkak, Johan eta Lopez izango dituzte aurkari, eta Erik eta Leikerikak berriz, Barandika eta Zabala. Sarrerak www.eventbrite.es webgunean daude eskuragarri.