Oier Sarasketa, Euskadiko eskolartekoan ere txapeldun

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 31a, 09:30

Infantil mailan garaipena lortu du Kbi taldeko kideak, 5,5 puntu eskuratuta. Espainiako txapelketak izango ditu jomuga datozen hilabeteotan. 

Joan den asteburuan Urretxun jokatutako Euskadiko xake txapelketan emaitza bikainak eskuratu ditu Kbi taldeko Oier Sarasketa zumaiarrak. Lehenbiziko aldia zuen infantilen kategorian lehiatzen, eta horretarako prest zegoela erakutsi zuen, bai ondo erakutsi ere: bere kategorian txapelduna izan zen, 5,5 puntu eskuratuta.

Duela hilabete bat Euskadiko Federakuntzak antolatutako txapelketan ere garaile izan zen. Hurrengo erronketan pentsatzen hasia dago Sarasketa: ekainaren 21etik 25era Albaceten jokatuko den komunitateen arteko taldekako Espainiako txapelketan, batetik; eta uztailaren 17tik 23ra Salobreñako (Granada, Espainia) lehian, bestetik.