Zumaiako Beteranoek zortzigarren egin dute Erandion

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 30a, 15:00

Erandioko uretan jokatutako estropadan izan ziren Zumaiako Beteranoak joan den larunbatean. Fortuna izan zen nagusi.

Beteranoen traineru estropada jokatu da pasa den larunbatean Erandioko uretan, Aizburua Arraunketa Klubak antolatuta. Zumaiarrak ere bertan izan ziren, eta zortzigarren helmugaratu ziren. Fortuna trainerua izan zen bizkorrena, lanak 13 minutu eta 52 segundotan amaituta.