Udal eta foru hauteskundeak 2023

Parte hartzea ia sei puntu jaitsi da hautetsontziak ixteko bi orduren faltan

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 28a, 18:26
Herritarrak hauteslekuetan. (Maria Maya Manterola)

Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu aurreneko datuak, eta orduan jaitsiera 3,74 puntukoa zen. 7.970 zumaiar dago deituta botoa ematera.

18:00etan eman ditu Espainiako Barne Ministerioak udal hauteskundeetako eguneko bigarren parte hartze datuak, eta Zumaian eguerdira bitartean baino gehiago jaitsi da zenbateko hori. Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan emandako datuen arabera, 5,74 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko udal bozetako datuekin alderatuta. %50,45ek eman dute botoa oraingoz; 3.963 herritarrek. Duela lau urte %56,19k emana zuten botoa, hau da, 4.324 zumaiarrek.Guztira 7.970 herritar daude botoa ematera deituta gaur.

Aurreneko datuak 14:00etakoak izan dira; ordu horretan, boza ematera deituta dauden herritarren %38,15izan dira hauteslekuetan, hau da, 2.997 herritar. Duela lau urte, 2019an, berriz, herritarren %41,89keman zuten botoa 14:00etara bitartean; hau da, 3.224 herritarrek.

Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak. Zehazki, herritarren %48,54 joan da udal hauteskundeetan boza ematera, 2019an baino 4,8 puntu gutxiago.

20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta orduan hasiko dute boto kontaketa. Baleike.eus-ek emaitzen jarraipen berezia eskainiko du ordu horretatik aurrera webgunean.