Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduk kanpaina itxierako ekitaldia egingo du gaur

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 25a, 11:00

Ondartxo plazan elkartuko dira, 19:30ean, eta Zumaiako zerrendakideez gain, bertan izango da Nerea Kortajarena ere. 

Hauteskundeetako kanpainari itxiera emateko, ekitaldia antolatu du Zumaiako EH Bilduk. Gaur, osteguna, Ondartxon izango da, 19:30ean, eta Iñaki Ostolaza alkategaia eta zerrendakideez gain, bertan izango da EH Bilduko legebiltzarkide eta Gasteizko Legebiltzarreko koordinatzaile Nerea Kortajarena ere. Ekitaldia amaitutakoan, mokadutxoak dastatzeko aukera izango dute bertan bildutakoek.