Musika Bandak udaberriko kontzertu berezia emango du larunbatean

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 24a, 13:00
Musika Bandaren artxiboko irudia. (Baleike)

Mundu osoko mitologiarekin erlazionatutako musika emanaldia eskainiko dute, Goizeder Iturainen laguntzarekin. 

Kontzertu berezia emango du datorren larunbatean Zumaiako Udal Musika Bandak. Izan ere, S. Reineke konpositore Estatubatuarraren musikaz osatutako emanaldia eskainiko dute, Goizeder Iturain antzezlearekin batera. 

Mundu osoko mitologia du oinarri errepertorioak. Soinu misteriotsu eta primitiboak izango dira nagusi, gai melodikoekin batera. Pele sumendiaren mitoetatik edo eskandinaviako mitologiara eramango dute entzulea bidaia musikatu batean. 

Beheko plazan izango da emanaldia, 13:00etan hasita.