Herriko sortzaileei eta artisauei uztailaren 2ko azokan parte hartzeko deia egin diete

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 22a, 13:00
Iazko artisau azokaren irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Uztailaren 2an egingo da artisau azoka Zumaian. Horren harira, Udaleko Kultura Sailak dei egin die herriko sortzaileei eta artisauei ekimenean parte hartzeko.

Artisauak lanean ikusteko aukera izango da uztailaren hasieran Zumaian, baita haiek egindako produktuak erostekoa ere. Izan ere, uztailaren 2an egingo da dagoeneko ohikoa den artisau azoka. 

Horri lotuta, ekimenaren antolatzaileak, Udaleko Kultura Sailak, dei berezia egin die herriko sortzaileei eta artisauei ekimen honetan parte hartzeko. Interesa duen sortzaile orok eskaera egin beharko du ostiralera bitartean. Eskaerarekin batera sortzaile zein artisauak egiten duen lanaren inguruko lau hitz eta argazki batzuk bidaltzea eskatzen dute (zortzi mega de mezuak iristeko muga). Behin eskaerak ikusita, egingo dute aukeraketa antolatzaileek.

Eskaerak aurkezteko posta elektronikoko helbidea kulturetxea@zumaia.eus da.