Agustin Zubimendi agurtu du Beheko Plaza abesbatzak

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 19a, 16:00

Abesbatza sortu eta urte hauetan guztietan koruko zuzendari izandako Agustin Zubimendi agurtu zuen atzo Beheko Plaza abesbatzak.

Hiru hamarkada luzez izan da Agustin Zubimendi Beheko Plaza adinekoen abesbatzako zuzendaria. Orain hilabete inguru, pasa den santelmoetan, zuzendu zuen azkenekoz korua, festetako repetizioen barruan emandako kantu kalejiran. 

Atzo bazkaria egin zuten abesbatzako abeslariek eta bestelako kideek Gurrutxaga plazako hogarreko jangelan. Behin bazkaria bukatuta, Jexux Iribar Olaldek idatzitako bertso batzuk abestu zituzten koruko kideek. Opariak ere izan ziren Zubimendirentzako.