Udaberriko argazki rallya egingo da igandean

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 18a, 11:00

Igande goizean egingo da Udaberriko argazki rallya Zumaian. Izenak egunean bertan eman ahal izango dituzte parte hartzaileek. 

Kaleko pintura lehiaketarekin batera, igande goizean Udaberriko argazki rallya ere egingo da Zumaian igandean. Goizez arituko dira argazkilariak lanean. Izenak egunean bertan emango dira, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. Izen ematea doakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.

Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira Oxford bertan. Nahi adina argazki atera ahal izango dituzte parte hartzaileek, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPEG formatuan. Lehen argazkia parte-hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da. Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Zumaiako udalerriaren muga barruan egin beharko dira. Memoriaren txartela hutsik egongo da rally hasieran. Parte-hartzaile bakoitzak bost argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du (gehi kontrolekoa), deskargatutako 36 argazkien artean aukeratutakoak; gai bakoitzeko argazki bat.

Argazkiak zumaia.udaberrikorallya@gmail.com helbidera 2023ko maiatzaren 26a baino lehen. Parte-hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo izena zehaztuko dira mezuan.

Sariak hauek izango dira:

16 urtetik gorakoen kasuan, irabazleak 200 euro jasoko ditu Gertuk emandako erosketa bonoetan, eta garaikurra; bigarrenak 150 euro jasoko ditu, bonoetan; eta hirugarrenak 120 euro erosketa bonoetan. Herriko partaide onenak 100 euro jasoko ditu Gerturen erosketa bonoetan.