Zinegoakeko emanaldia bertan behera geratu da Orioko hilketa matxista dela eta

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 17a, 14:42
Laster iragarriko dute emanaldiaren data berria.

Zinegoak jaialdiko emanaldia egitekoa zen gaur arratsaldean Aita Mari zinema aretoan. Atzo Orion izandako hilketa matxista dela eta, udaleko Berdintasun Sailak emanaldia bertan behera uzteko erabakia hartu du. 

Casa Sussana film dokumentala ematekoa zen gaur Aita Mari aretoan, Zinegoak jaialdiaren barruan. Atzo Orion gertatutako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute herri horretan, eta hori dela eta, bertan behera utzi du emanaldia Berdintasun Sailak. Data berria laster iragarriko duela ere gaineratu du.