Orioko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea izango da bihar

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 17a, 13:30
Hilketa matxista bat salatzeko protesta, artxiboko irudian.

Gizon batek bikotekide ohia hil zuen atzo arratsaldean Orion. Hilketa matxista gaitzesteko, protestara deitu dute tokian tokiko eragile feministek. Zumaian bihar izango da elkarretaratzea, 19:00etan.

Gizon batek emakume bat hil zuen atzo arratsaldean, Orion. Urola Kostako mugimendu feministako eragileek bat egin dute hilketari erantzun irmoa emateko, eta protestak deitu dituzte herriz herri. 

Zumaian, bihar izango da protesta, 19:00etan, Saregile plazan, Urola Kostako Mugimendu Feministak eta Euskal Herriko Mundu Martxak deituta.