Itzurun eta Santiago hondartzetan uda sasoian kirol jarduerak egiteko baimena eska daiteke dagoeneko

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 15a, 15:00
Itzurun hondartzaren artxiboko irudia. (Baleike)

Aurkezten diren eskolen txostenak aurkeztu ondoren, puntuatu, eta lehen hirurek izango dute jarduera egiteko aukera. 

Zumaiako Santiago eta Itzurun hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatzen ditu udalaren araudiak. Beraz, eskaera egin beharko dute uda sasoian hondartzetan kirol eskaintza egin nahi duten enpresek maiatzaren 31 baino lehen. Kirol Patronatuko erregistro orokorrera (Basadi auzategia, 16) jo beharko dute eskaera hori egiteko, hau beteta. 

Txostenak baloratu, puntuatu eta hurrenkera zehaztuko du gero Kirol Patronatuak. Lehen hirurek egin ahal izango dituzte zehaztutako jarduerak hondartzetan.