Txara dendaren bigarren urteurrena ospatuko dute Arroa Behean, San Isidro Egunez

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 15a, 13:00

Ekoizleekin solasaldia egingo dute plazan, eta mokadutxoak ere izango dira gero bertaratzen direnentzat.

Jada bi urte igaro dira Arroa Beheko Txara dendak ateak zabaldu zituenetik, eta urteurrena behar bezala ospatzeko, solasaldia antolatu dute gaurko, San Isidro Egunerako. Ekoizleak elkartuko dituzte 19:00etan plazan –euria egingo balu, eskola zaharrean egingo lukete solasaldia–, eta gero, bertaratutakoek mokadutxoren bat dastatzeko aukera ere izango dute.