Zumaiako trainerillek laugarren egin dute Hondarribian

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 15a, 10:30
Emakumezkoen trainerilla Getarian. (Telmo Deun Arraun Elkartea)

Telmo Deun Arraun Elkarteko kirolariak Hondarribiako uretan izan ziren atzo. Emakumezkoen nahiz gizonezkoen trainerillak laugarren helmugaratu ziren.

Atzo, igandea, estropada izan zuten Telmo Deun Arraun Elkarteko kideek Hondarribian. Goizean izan zen lehia, eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen absolutuen mailan parte hartu zuten zumaiarrek. Laugarren helmugaratu ziren biak ere.

Gizonezkoen kasuan, hurrenez hurren, Hondarribia, Orio eta Donostiarraren atzetik iritsi zen helmugara trainerilla, lehenengoa baino 43 segundo beranduago. Emakumezkoek, berriz, Tolosaldea, Hondarribia eta Hibaikaren atzetik egin zuten, tolosarrengandik minutu bat eta 20 segundora helmugaratuta.