'Dantzara' saioa, argazkietan

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 14a, 13:00

Adin guztietako parte hartzaileak izan ziren atzo Aitzuriko pilotalekuan, eta beren ingurukoek nahiz dantzazaleek bete zituzten harmailak. Hona hemen Dantzara saioko argazki bilduma. 

Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Zumaiako hiru dantza akademietako ikasleek ikuskizuna eskaini zuten atzo, larunbata. Giro ederra izan zen Aitzuri frontoian, eta askotariko dantzaldiak eskaini zituzten zumaiarrek.