Nerea Zabaleta boxeolariak debuta egingo du gaur Donostian

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 12a, 08:51

Mady Diame, Nerea Zabaleta, Ruben Arredondo entrenatzailea eta Eliezer Chavarria. (Zumaia Cuban Boxing)

Gimnasioen arteko boxeo gaua izango da gaur Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxing klubeko hiru boxeolarik hartuko dute parte. 

Boxeo borrokaldiak izango dira gaur Donostian, Anoetako gimnasioan. Txapelketatik kanpoko saioak izango dira gaurkoak. 

Zumaia Cuban Boxing klubeko hiru boxeolari igoko dira ringera. Horietako batek, Nerea Zabaleta zumaiarrak, debuta egingo du hamasei soken artean. 72 kiloko kategorian arituko dira. Berekin batera izango dira Mady Diame eta Eliezer Chavarria boxeolariak.

Azken honek prestaketa egingo du datorren astean jokatuko diren Euskadiko boxeo txapelketako finaletarako.