Internet eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 11a, 07:34

Internetekin lotutako beste bi ikastaro antolatu ditu Beheko Plazak bere bazkideentzako. Izenak eman daitezke dagoeneko.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Internetekin lotutako zenbait ikastaro antolatu ditu azken hilabete hauetan bere bazkideentzat zuzenduta. Orain, beste bi kurtsoren berri eman du. 

Batetik, Oinarrizko Internet izeneko ikastaroa emango da Maiatzaren 15etik 26ra bitartean, 9:00etatik 11:00etara bitartean. 20 orduko kurtso honetan nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikasiko dute nagusiek.

Beste ikastaroak Gmail. Posta elektronikoa baino askoz gehiago izena du, eta lau orduko iraupena izango du. Maiatzaren 29an eta 30ean emango da, ordutegi berean, 9:00etatik 11:00etara bitartean.

Interesdunek elkartearen bulegoan eman dezakete izena, edo posta elektroniko bidez behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzita. Ikastaro bakoitzak, gutxienez, lau lagun behar ditu aurrera ateratzeko.