Eva Francoren erakusketa ikus daiteke Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 10a, 16:19
Eva Franco eta Harry Watkins, Gipuzkoako Argazki Elkartearen egoitzako sarreran. (Eva Franco)

Argazkilari zumaiarraren Maskarada bilduma ikus daiteke Donostiako erakusketa honetan. Egoitzako sarreran herriko lagunen argazkiak zintzilikatu ditu.

Zumaian aurkeztu zituen, eta Eibarren ere erakutsi zituen; orain, Donostian ikus daitezke Eva Francok sortutako Maskarada proiektuko lanak. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Donostian (San Juan kalea, 27) duen egoitzan ikus daiteke erakusketa hau maiatzaren 23ra arte. 

Euskal Herriko kondaira, mito eta tradizioetan inspiratutako pertsonaiak eta izakiak aurkezten ditu argazkilari zumaiarrak Lola Altolagirre, Kris Meraki, Yolanda Sánchez edota  Harry Watkins artistekin ondutako proiektu honetan.  

Bilduma honetatik kanpo, egoitzako sarreran argazkiak zintzilikatzeko aukera ere eskaini dio elkarteak Francori. Hala, Telmo Irureta, Olatz Goiburu eta Frida Watkinsen argazkiak erakutsi dituzte bertan.