Patxita parkea, eraberrituta

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 9a, 16:00

Argazkia: Zumaiako Udala.

Zoladura berria jartzeaz gain, jolas gunea berritu dute. Bereziki, 2 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako gunea da. 

Aita Mari eskolaren alboan dagoen Patxita plazako parkea eraberritu du udalak, "egoera txarrean" zegoela iritzita. Zoladura berria jartzeaz gain, jolas gunea ere berritu dute 2023ko aurrekontuetan txertatutako partida erabilita. Parkea 14 urte arteko haurrek erabil dezaketen arren, 2-6 urte artekoei zuzendutako gunea da, batik bat.

Parkeak hobetzeaz gain, berri bat egitea da udalaren asmoa Mariantonen. Adin guztietarako espazio handi bat izango da, eta 250 metroko aterpea izango du. Haurren Kontseiluarekin egin du lanketa udalak, eta 2023 amaieran edo 2024 hasieran obra hastea espero dute.