Taldeka lehena izan da Itxas-Gain Euskadiko K-2 txapelketan

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 8a, 16:00
Itxas-Gaineko kideak Pasaian. (Itxas-Gain kirol elkartea)

Euskadiko K-2 txapelketa jokatu da pasa berri den asteburuan Pasaiako uretan. Bederatzi domina erdietsi dituzte Itxas-Gain elkarteko kirolariek, baita taldekako garaipena ere. 

Pasaian jokatu da aurreko asteburuan Euskadiko piraguimo txapelketa, K-2 ontziarekin. Kirolariek bost kilometroko distantzia bete behar izan dituzte. 

Pozik egoteko emaitzak lortu dituzte Zumaiako Itxas-Gain klubeko piraguistek. Bederatzi domina lortu dituzte guztira: urrezko lau, zilarrezko hiru eta brontzezko bi; horrez gain, taldeka ere lehenak izan dira Zumaiakoak. 

Hauek dira txapelketa honetan lortutako emaitzak:

Kadete gizonak

Asier Aizpurua-Oihan Irizar, 3.

Andde de Anta-Josu Lazkano, 5.

Kadete neskak

Maddi Uzkudun-Izar Iruretagoena, 6.

Kadete mistoak

Ana Martirena-Asier Aizpurua, 2.

Maddi Uzkudun-Josu Lazkano, 4.

Izar Iruretagoiena-Julen Arakistain, 8.

Senior gizonak

Martin Egaña-Aimar Amundarain, 1.

Xabi Osa-Unai Azkune, 2.

Eñaut Aizpurua-Haritz Aizpurua, 7.

Senior neskak

Irati Osa-Eider Amundarain, 1.

Josefa Molina-Maite Etxabe, 2.

Senior mistoak

Irati Osa-Unai Azkune, 1.

Xabi Osa-Josefa Molina, 3.

Aimar Amundarain-Eider Amundarain, 4.

Beterano mistoak

Eñaut Aizpurua-Maite Etxabe, 1.