Trainerilla ligako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 8a, 10:00
Zumaiako ontzi bat trainerilla ligako estropadan. (Telmo Deun Arraun Elkartea)

Pasai Donibanen eta Getarian jokatu dira asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Ligako jardunaldiak.

Pasa berri den asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi jardunaldi jokatuko dira: larunbatean Pasai Donibanek hartu zuen ligako hitzordua eta egun bat geroago, igandean, Getariak. Zumaiako lau ontzi aritu dira lanean estropada hauetan.

Pasaiako badian jokatutako estropadetan, emakume absolutoetan, jubenilen ontzia laugarren izan zen eta seniorra bosgarren; gizonetan, berriz, Zumaia A bosgarren izan zen eta Federazio Kopa jokatzen ari den ontzia bigarren.

Getariako hitzorduan, gizonetan, Zumaia A bosgarren izan zen, eta B ontzia, Federazio Kopan, seigarren; emakumeetan, Zumaia laugarren izan zen eta jubenilen ontzia bosgarren.