Nieva de Camerosko II. Traila irabazi du Patricia Amundarainek

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 8a, 08:35

Amundarain, pozarren podiumean. (Utzitakoa)

Lasterketa motzean nagusitu da zumaiarra Errioxako (Espainia) proban; 13 kilometroko saioa 1:31,34 denboran egin du Indamendi taldeko korrikalariak.

Nieva de Cameroko II. Traila ospatu dute asteburuan Errioxako (Espainia) izen bereko herrian, eta Indamendi taldeko Patricia Amundarain txapelarekin itzuli da handik. Izan ere, berak egin du denbora onena 13 kilometroko lasterketa motzean: 1:31,34. Hamar segundora helmugaratu da bigarrena, Claudia Marugan, eta minutu erdira, Fatima Alienme.

Hiru distantzia izan dira aukeran proba horretan: 45 kilometroko proba luzea; 23 kilometroko proba ertaina; eta 13 kilometroko proba herrikoia. Azken horretan lortu du garaipena zumaiarrak.