Palazko eta eskuzko txapelketetako lehen emaitzak

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 8a, 08:35

Ostiralean jokatu zen esku pilota txapelketa herrikoiko lehen jardunaldia. (Juan Luis Romatet)

Pasa den astean hasi ziren aurtengo eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak. Osteguna eta larunbata bitartean jokatu ziren lehen partidak. 

Txapelketa herrikoietako pilotakadak entzun dira beste behin ere Odieta frontoian. Ostegunean jokatu ziren palazko txapelketako lehen partidak eta egun bat geroago, ostiralez, eskuzkoak. Hauek dira bi txapelketetan izandako emaitzak.

Pala txapelketa

Zendoia - Oskarbi, 22 / Arizaga - Landaitxu, 12

Calderon - Ulazia, 22 / Ekaitz - Iribar, 7

Ruiz - Alberdi, 22 / Mendizabal II.a - Mendizabal, 13

Eskuzko txapelketa

Iribar - Tumas, 22 / Lizeaga - Iraultza, 11

Oihan Etxabe - Kimetz Etxabe, 12 / Oliden - Peio Etxabe, 22

Odriozola - Iribar, 22 / Beristain - Urbieta, 2