Udal eta foru hauteskundeak 2023

Hauteskunde programa izango dute hizpide bihar EH Bilduren hautesleek

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 5a, 17:00

Aitor Manterolak gidatuta, datorren agintaldiko erronkak izango dituzte hizketagai Iñaki Ostolazak eta Argi Yeregik. 

Hauteskundeak ate joka ditugu, eta dagoeneko hasi dira aurkeztuko diren alderdiak beren asmoen berri ematen. Bihar, larunbata, EH Bilduk ekitaldia egingo du Saregileen plazan, 12:30ean hasita.

Iñaki Ostolazak eta Argi Yeregik hauteskunde programa nahiz esku artean dituzten erronkak izango dituzte hizketagai, Aitor Manterolaren gidaritzapean. Ondoren, mokadutxoekin berriketaldia luzatzeko aukera izango dute bertan bildutakoek. 

Dena den, 11:00etatik 14:30ak arte zabalik izango da Saregileen plazan bertan informazio gunea, eta korreoz bozkatzeko jarraitu beharreko pausoez nahiz programaz informazioa jaso ahal izango dute herritarrek.