Hasi da palazko txapelketa herrikoia

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 5a, 11:00
Atzo arratsaldez jokatu zituzten palazko txapelketako lehen partidak. (Imanol Ulacia)

Atzo arratsaldez jokatu ziren Odieta frontoian palazko txapelketa herrikoiko lehen partidak. Gaur eskuzko txapelketari emango diote hasiera.

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatutako bi txapelketa herrikoietako bat hasi da dagoeneko, besteak gaur bertan hasiko da. 

Palazko txapelketako lehen partidak jokatu ziren atzo arratsaldez Odieta frontoian. Zortzi bikotek eman dute izena aurtengo txapelketan, eta lehen jardunaldiko partidak jokatu zituzten atzo.

Gaur arratsaldez, berriz, eskuzko txapelketako partidak jokatuko dira Odietan. Kasu honetan, zazpi bikotek eman dute izena eta denak denen aurka neurtuko dira. Gaurko jardunaldian, 18:00etatik aurrera, hiru partida hauek jokatuko dira: 

  • Urtzi Iribar-Iñigo Tumas vs Beñat Lizeaga-Iraultza
  • Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe vs Aitzol Oliden-Peio Etxabe
  • Ander Odriozola-Oihan Iribar vs Unai Beristain-Eneko Urbieta.