Bisita gidatua egingo da datorren asteburuan 'Moilaz moila' programaren barruan

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 1a, 00:00

Gazte taldea Zumaiako portuan. (Juan Luis Romatet)

Euskal Itsas Museoak antolatutako Moilak. Tradizioz berritzaileak erakusketari lotutako bisita gidatua egingo da datorren larunbatean, hilaren 13an, Zumaian. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. 

Moilak. Tradizioz berritzaileak izeneko erakusketa zabaldu zuen Euskal Itsas Museoak Donostian. Horrekin batera, Moilaz moila egitasmoa ere martxan jarri zuen, euskal kostaldeko kaietako historiak eta istorioak lantzeko. Egitasmo horren barruan, bisita gidatua egingo da Zumaian datorren larunbatean, hilaren 13an. 

Eguerdi partean izango da. Hasteko, Zumaiako portura bisita gidatua eskainiko du Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendaria. Jarraian, ordu batean, ZIIZ-en (Zumaiako Industria -ondarearen Informazio Zentroa) eskutik bisita gidatua izango da Zumaiko portuan duten eginkizun eta lanen inguruan.

Ekitaldi honetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute hemen. Prezioa 4 euro izango da pertsonako.