'Utama' film boliviarra emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan

Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 08:00

Alejandro Loayza Grisi zinemagilearen Utama filma emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan. Sundance jaialdiko iazko edizioan Epaimahaiaren Saria jaso zuen film honek. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari zinema aretoan. 

Sinopsia:

Boliviako goi-lautadan, kitxu-bikote zahar batek urteak daramatza eguneroko bizitza bera bizitzen. Ezohiko lehorte luze batean, Virginiok eta haren emazte Sisak dilema bati egin behar diote aurre: inguruneak eta denborak berak aurre egitea edo garaitzea.