Belaunaldi arteko billar txapelketa izango da maiatzaren bigarren hamabostaldian

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 3a, 17:00

Beheko Plaza elkarteak antolatuta, billarrean beren abilezia erakutsi ahal izango dute zumaiarrek. Hilaren 15etik 28ra artean jokatuko da txapelketa. 

Beheko plaza elkarteak beaunaldien arteko billar txapelketa antolatu du beste urte batez. Maiatzaren bigarren hamabostaldian jokatuko da, hilaren 15etik 28ra, hain zuzen, eta interesdunek elkartearen bulegoan bertan, telefonoz (943-86 27 41) deituta edo behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzita eman ahal izango dute izena.