Errenteriako Dantzari txiki egunean izan dira Zumaiako euskal dantzetako ikasleak

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 2a, 18:00

Dantzari txiki eguna izan zuten astelehenean, maiatzaren 1ean, Errenterian. Bertan izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza eskolako euskal dantzetako ikasleak.

Ehunka dantzari bildu ziren atzo Errenterian, Dantzari txiki egunean parte hartzeko asmoarekin. Errenteria bertako Herri Arte Eskolako dantzariez gain, Lezoko, Oiartzungo, Trintxerpeko, Hondarribiko, Beasaingo, Usurbilgo, Tolosako, Urretxuko, Uztaritzeko eta Zumaiako dantzariek parte hartu zuten atzokoan. Dantza egiteko eta lagun artean egun ederra pasatzeko aukera izan zuten guztiek.