Baleikek zozkatu ditu 'Sagastitarrak' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 16:30

Txalo Produkzioak konpainiaren Sagastitarrak antzezlana izango da ostiralean, hilak 5, Aita Marin. Bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. 

Txalo produkzioaken Sagastitarrak antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean, eta saridunak atera ditu jada: Itziar Morak eta Naiara Mendizabalek bina sarrera izango dituzte leihatilan zain saioa hasi aurretik. 

Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri aktoreek antzeztu, eta Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.