Pulpok parte hartu du Euskadiko Kadete mailako lauko finalean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 1a, 15:00

Etxeko taldea laugarren izan da.

Euskadiko Kadete mailako lauko finala jokatu da asteburu honetan Orion, eta etxeko taldea bertan izan da. Hain zuzen ere, Pulpok laugarren egin du.

Etxebarriko Kukullaga nagusitu da eta asteburu osoan jaun eta jabe izan da, gainera. Partida guztiak aise irabazi ditu talde bizkaitarrak. Lauko finalean parte hartu duten beste taldeak izan dira Orioko Eragin eta Loiuko Urdaneta.

Hauek dira lauko finala utzi dituen emaitza guztiak:

  • Kukullaga - Pulpo 30-16
  • Sukia Orio - Urdaneta 27-20
  • Kukullaga - Urdaneta 31-27
  • Pulpo - Sukia Orio 17-27
  • Urdaneta - Pulpo 30-25
  • Sukia Orio - Kukullaga 15-26