Bi antzezlan izango dira aste honetan Aita Marin, udaberriko eskaintza eszenikoaren baitan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 1a, 12:10
'Sagastitarrak' antzezlana.

Txalo Produkzioaken Sagastitarrak antzezlana izango da ostiralean, eta larunbatean umeei zuzendutako, Arrainak bihotzean ikuskizuna. Sarrerak eskuragarri daude.

Txalo Produkzioak taldearen Sagastitarrak familiarteko komedia ostiralean, hilaren 5ean, iritsiko da Zumaiako Aita Mari zinera. Familia-identitatea, printzipioak, kontraesanak, aurreiritziak eta kohorentzia bezalako gaiak lantzen ditu Begoña Bilbao Lejarzegik zuzentzen duen muntaiak; eta Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri taularatuko dira, Ramon Madaularen Els brugarol katalanezko jatorrizko lanaren moldaketa antzezteko.

20:00etan izango da antzezlana, eta interesa duten herritarrek aurrez erosi beharko dituzte sarrerak, zortzi euroan, hemen. Aretoko leihatilan eta turismo bulegoan ere izango dira eskuragarri.

Haur antzerkia, larunbatean

Haurrek ere izango dute aukera kulturaz gozatzeko. Izan ere, Mar Mar Teatro konpainiak Arrantzak bihotzean haurrentzako antzezlana eskainiko du larunbatean, hilaren 6an, 17:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragarri daude, aipatutako lekuetan, lau euroan.

Martinen istorioa kontatzen du antzezlanak. Martinek ez daki non bizi diren beldurrak, lasai bizi da kresal usaina duen herri batean. Aita marinela du eta portuan, egun gris batean, ekaintz batek harrapatu eta uretara erortzen da.