60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako dantzaldia izango da larunbatean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 1a, 10:24
Adinekoak dantzan. (Txintxarri.eus)

Maiatza Dantzan ekimenaren barruan antolatu dute 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako dantzaldia, eta parte hartzera gonbidatu dituzte zumaiarrak.

Dantzaren hilabetea da maiatza, eta aurtengoan ere ekitaldi ugari antolatu ditu Astindu Dantza Elkarteak datozen asteetarako, Maiatza Dantzan izenburupean. Gaur goizean abiatu dute egitaraua Torreberrin, Bollywoodeko dantza estiloak ezagutzeko tailer irekiarekin. Dena dela, gaurkoa ez da izango aste honetako saio bakarra, maiatzaren 6an, larunbatarekin, 60 urtetik gorako adinekoei zuzendutako dantzaldia izango baita Eusebio Gurrutxaga plazan, 18:00etan hasita. Astinduk halako dantzaldi bat antolatzen duten lehen aldia izango da, eta bertan parte hartzera gonbidatu ditu zumaiarrak.