Izen ematea zabalik dago nagusiei zuzendutako eskulan eta joskintza tailerretarako

Juan Luis Romatet 2023ko mai. 1a, 09:00
Halako eskulanak egiten erakutsiko diete tailerrean apuntatuko diren nagusiei. (Pandoro elkartea)

Nagusiekin nagusientzat programaren barruan, eskulan eta joskintza tailer bana antolatu dute. Interesdunek maiatzaren 5era arte dute izenak emateko aukera. 

Nagusien mahaiak herriko adinekoei zuzendutako Nagusiekin nagusientzat programaren barruan hainbat jarduera antolatu dituzten. Horien artean, Pandoro elkarteko kideek emango duten bi tailer daude: eskulanena eta joskintzakoa. 

Lehena, eskulanena, maiatzaren 8an egingo da, eta bigarrena, joskintzakoa, astebete beranduago, hilaren 15ean. Bihak ere Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean) emango dira, 17:30etik aurrera, eta Pandoro elkarteko kideek zuzenduko dituzte.

Jarduera hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita. Izenak emateko azken eguna datorren ostirala izango da, maiatzaren 5a.