Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du Baleikek

Erredakzioa 2023ko api. 25a, 08:00

Herenegun, igandea, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira antolatu du zozketak Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Baleikeko bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Apirilak 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hori aitzakia hartuta, Baleikek liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Hain justu, Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du Baleikek. Guztira, lau liburu zozkatuko dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba

Liburuen zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, hemen eman daiteke izena.