Eire bikotearen arrakasta txosna eremuan emandako kontzertuan

Juan Luis Romatet 2023ko api. 23a, 17:30

Eire Maia eta Eire Salegik sortutako Eire bikoteak lehen kontzertua eman zuten atzo Zumaian. Txosna eremuan izan zen eta sekulako arrakasta izan zuen. 

Kontzertu berezia izan zen atzokoa txosna eremuan. Eire Maia eta Eire Salegi gazteek abian jarri duten Eire bikoteak bere lehen kontzertua eman zuen atzo Zumaian, eta bi egun lehenago Donostiako Dokan gertatu bezala, ehunka lagun gerturatu ziren beraien abestiak entzutera. Askok, gainera, buruz zezkiten kantak, eta abeslariarekin batera kantatu zituzten. 

Bideo hauetan jasotzen dira kontzertuko une batzuk.