Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin behineko zerrenda argitaratu dute

Maria Maya Manterola 2023ko api. 21a, 16:00

Esleipendunek dagoeneko udaletxean jaso ditzakete giltzak. Lau urte eta gero, partzela guztiak berriro esleitu ditu Zumaiako Udalak. 

Lau urte eta gero, Zumaiako Udalak Keretxudiko Baratze Parkeko partzela guztiak berriro esleitu ditu, eta argitaratu du dagoeneko behin behineko esleipen zerrenda. Esleipendunek giltzak udaletxean jaso ditzakete dagoeneko. 

Baratze Parkeak 4 metro koadroko 48 baratze ditu, eta gainerako azaleraren erabilpena komunitarioa da. Lursailaren aprobetxamendua urtebeteko epearekin emango dute, beti ere, epe hori gehienez lau urtez luzatzeko aukerarekin. Bakoitzak 10,50 euroko tasa ordaindu beharko du hilabetero, eta 101,50 euroko fidantza jarri.