Zesta-punta jaialdia jokatuko da gaur Aitzurin

Juan Luis Romatet 2023ko api. 21a, 11:00
Zesta punta eskolako haurrak IƱaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopezekin. (Zesta punta eskola)

Zesta-punta jaialdia ospatuko da gaur Aitzuri frontoian. Harrobiko jokalariak izango dira protagonista gaurko jaialdian.

Zesta-punta eskolako txikiak lanean ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Aitzuri frontoian. 18:30ean hasiko da jaialdia, eta, hasteko, zestalari hasiberrien erakustaldia izango da. Ondoren, infantilek bi kiniela jokatuko dituzte.