Datozen egunotan egingo dituzte Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak

Juan Luis Romatet 2023ko api. 20a, 14:14

Oikian eta Estazioko industrigunean egingo dira azterketak.

Apirilaren 28an Oikian eta maiatzaren 2an Zumaian egingo dituzte ibilgailu hauen azterketa teknikoak.

Nekazaritzako ibilgailuek ere IAT azterketak pasatu behar izaten dituzte, eta aurreko urteotan bezala azterketa horiek herrian bertan egiteo aukera izango da. 

Bi hitzordu jarri dituzte: apirilaren 28an Oikian egingo dira azterketak, Iparragirre baserriaren parean, goizeko 9:00etatik aurrera. Maiatzaren 2an, berriz, Zumaian egingo dira, Urola plazan, Estazioko industrigunean, Autos Zumaiaren parean. Azken hauek ere goizeko 9:00etatik aurrera egingo dira.