Olagarro zoparekin indarberritu dira zumaiarrak San Telmo bigarrenean

Maria Maya Manterola 2023ko api. 18a, 15:00

Behin festetako lehen asteburua igarota, olagarro zopa banatu dute zenbait elkartetan, indarrak berreskuratzeko. Repetizioei begira jarri da jada herria.

Tradizioari eutsiz, olagarro zopa dastatu dute gaur zenbait zumaiarrek. Pulpo eta Inpernupe elkarte gastronomikoetan, esaterako, jaki preziatuarekin egindako eltzekadak prest zituzten eguerdirako, eta herritar ugari bertaratu da bigarren asteburuari heldu aurretik indarrak hartzera.