Santelmoak hastearekin batera, GRI Castings enpresaren itxieraren aurka mobilizatu dira Zumaian

Maialen Etxaniz 2023ko api. 17a, 12:35
Ostiralean Zumaiako kaleetan egindako manifestazioko irudia. (ELA)

Enpresa batzordeak deituta, manifestazioa egin zuten ostiral arratsaldean Zumaian. Dozenaka pertsonak egin zuen bat GRI Castings enpresaren itxiera salatzeko. Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, ostegunean izango dute negoziaketa mahaiko azken bilera. 

GRI Castings enpresak Zestoako lantegia itxi eta 61 langile kaleratuko dituela salatzeko manifestazioa egin zuten ostiralean, San Telmo festak hastearekin batera, Zumaian. Enpresa Batzordeak –ELA eta LAB– deituta egin zuten mobilizazioa, GRI ez itxi! lelopean. Batzordeko kideen arabera, "manifestazio jendetsua" izan zen, eskualdeko langile eta talde ezberdinetako jendea gerturatu baitzen.

Enpresaren itxieraren harira, negoziaketa mahaia berriro elkartuko da aste honetan. Enpresa Batzordeak jakinarazi duenez, "printzipioz", ostegun honetan, hilak 20, egingo dute "epe honetako azken bilera".