Giro polita pala egokituko eta gurpildun aulkiko pala partidetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 15a, 10:07

Santelmoen atarian, pilota ikuskizuna izan zen atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan,  IAk eta GKSk antolatuta. Pala egokituko partida jokatu zuten aurrena, eta gurpildun aulkiko pala partida, gero.

Atzo arratsaldean bi pala partida bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten Odietako frontoira bertaratu ziren herritarrek. Santelmoen atarian, IAk eta GKSk antolatu zuten kirol lehia, eta partidez gain, Izar-haitz garagardo artisau dastaketa egin zuten han bertan.

Partidei dagokienez, aurrenekoa zumaiarren artekoa izan zen: Leire Ensal eta Egoitz Arribas vs. Xabier Olaziregi eta Luis Zulaika. Bigarrena gurpildun aulkikoa izan zen, ondorengoen artean: Leire Troitiño eta Beñat Lizaso vs. Joseba Lasa eta Manu Quesada.

Giro polita sortu zuen ekitaldiak Odieta inguruan.

(Argazkiak: IA eta GKS)