Festetan autobus zerbitzu berezia egongo da herrigunearen eta Oikiaren artean

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 14a, 15:06
Lurraldebuseko autobus bat.

Zerbitzua larunbat honetan eta hurrengoan indartuko du Lurraldebusek. Hala, Zumaia-Aizarnazabal zerbitzuaren eguneko azken autobusa Oikian geldituko dela jakinarazi dute. Udalak ere doako autobusa jarriko du bi larunbatetan, 04:00etan, Oikiara joateko.

Bihar hasi eta hurrengo asteburua pasatu arte San Telmo jaiak ospatuko dira Zumaian, eta hori dela eta, Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko du larunbat honetan eta hurrengoan herrigunea Oikiarekin lotzeko.

Zehazki, Zumaia-Aizarnazabal zerbitzuaren eguneko azken autobusa Oikian geldituko dela jakinarazi du Lurraldebusek.

Horrez gain, udalak ere autobusa jarri du bi larunbatetan 04:00etan Oikiara joateko. Autobusa doakoa izango da, eta Kabi aurreko geltokitik aterako da.