Gogotsu al daude zumaiarrak San Telmo jaien atarian?

Julen Imaz-Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 14a, 12:21

Bihar eguerdian botako dute santelmoei hasiera emateko txupinazoa, eta zumaiarrak festarako prest daude. San Telmok berekin omen dakar euria, eta jaietarako zer plan dituzte azaldu diote hainbat herritarrek Baleikeri.

Gogotsu al daude zumaiarrak santelmoetarako? Horra hedabide honek herriko kaleetan egin duen galdera. Zer plan dituzte adin desberdinetako zumaiarrek santelmoetarako? Euriak zapuztuko ote die jai gogoa?... Hemen erantzunak festen hasieraren bezperan. 

Ikusi hemen jaietako egitaraua.