Sarrerak geratzen dira oraindik bihar izango den bertso jaialdirako

Andrea Zipitria 2023ko api. 13a, 14:57

Sarrerak turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan erosi daitezke.

Bertso jaialdia izango da bihar, 22:00etatik aurrera, Zumaiena aretoan, eta sarrera gutxi batzuk geratzen dira oraindik ere. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto eta Jone Uria arituko dira kantuan; gai-jartzailea, berriz, Jon Maia izango da. 

Sarrerak 8 euroan daude salgai turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.