Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Uste dut gure inguruan garraio publikoaren ordutegia oso eskasa dela"

Luken Plaza Gonzalez 2023ko mai. 1a, 00:00

2050ean Zumaia nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Hemen daukazue Anabel Gonzalezi energiari buruz egindakoa.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu? 
Ez.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu? 
Uste dut oso zaila dela, baina ahalegin handia egingo bagenu hainbat aparatu erabiltzeari utziz eta energia eolikoa sustatuz, adibidez, posible izango litzateke.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Uste dut bakoitzak aprobetxatu beharko lukeela berea.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai.

-Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?

Bai, batzuetan erabiltzen dut, baina uste dut gure inguruan ordutegia oso eskasa dela eta nik, adibidez, sinatu dut eskaera bat ordutegiak zabaltzeko.