Udal eta foru hauteskundeak 2023

Hauteskunde errolda jendaurrean egongo da bihar arte

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 13a, 11:00
Azken hauteskundeetako irudi bat.

Zumaiako Udalak jakinarazi du herritarren batek ikusten badu akatsen bat dagoela, edo zerrendan ez dela agertzen bere izena, erreklamazioa aurkezteko aukera duela. Berez epea orokorra izaten da, apirilaren 10etik 17ra, baina Zumaian bi egun horiek jaiegunak tokatu dira, eta horregatik, bihar amaituko da epea.

Zumaiako Udalak, legeak agindu bezala, jendaurrean jarri du hauteskunde errolda maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen harira. Hala, herritarren batek ikusten badu berari buruzko datuetan akatsa dagoela, edo zerrendan ez dela agertzen, erreklamazioa aurkezteko aukera izango du.

Jendaurreko epea orokorra izaten da, eta apirilaren 10etik 17ra artekoa da aurten. Dena den, Zumaiaren kasuan, bi egun horiek jaiegunak tokatu dira, eta beraz, bihar amaituko da udaletxera bertaratzeko epea.

Zalantzaren bat duten herritarrek edo erreklamazioa egin nahi dutenek, udaletxeko Idazkaritzara deitu beharko dute, 943-86 50 25 telefono zenbakira.